XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Egileen sarreraBigarren argitaraldia du
Duela hilabete pare bat EUSKALDUNON EGUNKARIA bera bezala, azalez eta mamiz berritua eta osatua dator.
Hala ere
Lehenengo argitaraldian genioen, azken oharrean, zer hobetu franko
bazuela liburuak, eta langintza horretan partaide
izan nahi zenutenoi dei egin genizuen.
Dudarik gabe, bietan jo genuen bete-betean.
Denborak berak behartu gaitu aldaketak egitera
Bestalde, hainbat lan aitzinatu dira euskararen normalizazio bidean, arauez gain; bi hiztegi entziklopediko baditugu eskura; administrazioko hizkera errazteko proposamen zehatzak kaleratu dira; hainbat arlo berezitako hiztegiak ere prestatu dira denbora honetan lehengoez gain; idazkera liburuak ere argitara eman dira...
Estilo Liburu honen helbururik behinena, jakina, EGUNKARIA gero eta hobeki idatzirik egotea da.
Aurreratu dugu, baina are gehiago aurreratu beharrean gaude, eta badakigu gero eta aitzakia gutxiago dugula ez ongi idazteko.
Hortaz, urratsez urrats aitzina egin beharrean gaude, eta argitalpen honetan ere nabari dira pauso horietako batzuk: esate baterako,
Gero eta gauza gehiago datorkigu erabakirik gramatikan eta hitzen forma kontuetan; gure erronka idazkera bizia, samurra eta aberatsa (ez korapilotsua) erdiestea da.
Ez baita gutxi!
Beti bezala, zeuk epaituko duzu, irakurle, lanaren balioa.
Eta zure aholku baliotsuak jasotzeko prest jarraituko dugu guk.